viernes, 30 de noviembre de 2012

Summerhill eskola


ALEXANDER SUTHERLAND NEILL



Summerhill eskola 1921an Kingswinford-en, IngalaterranAlexander Sutherland Neillk antolatutako ikastetxe berritzaile bat da. Neill eskola demokratikoen mugimenduaren aitzindaria izan zen. Bertan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ikasten dute. Gaur egun sortzailearen alabak, Zoë Neill Readhead eskola zuzentzen du.




 Summerhill eskola gaur egun:

Eskola demokratiko batek bi oinarri ditu: ikasleek, batetik, haien esku dute klasera joatea ala ez; halaber, bestetik, eskolako arauak eta funtzionamendua guztien batzarrean erabaki egiten da. Batzar horietan, ikasleekin batera, irakasleek eta gainontzeko langileek har dezakete parte. Neillek ideia hauek guztiak liburutan jaso zituen, bereziki eskolaren izena daraman testuan, baina defendatzen dituen ideiekin arazoak izan zituen eta hasierako ediziotan bere burua autozentsuratu egin behar izan zuen.



miércoles, 28 de noviembre de 2012

jueves, 22 de noviembre de 2012

educación anarkista; ni examenes, ni premios...

http://puertoparanoia.blogspot.com.es/2012/11/escuelas-libertarias.html




Hezkuntza anarkistari buruzko orrialdea da hurrengoa.Proposamen ezberdina daukagu hurrengoa; askatasunean oinarritutako hezkuntza da, doktrinamendurik gabea, ezta autoritarismorik ere, aurredefinituak edo estandarrak diren programazioak gainditu beharra ez dagoelarik. Gizabanakoaera autonomoan bizi ahal izateko gaitzen duen hezkuntza mota da hau.

Zer da hezkutza?

http://www.proyectopv.org/1-verdad/105marcospdagogia.htm




Hezkuntza, lanbiderik nobleena da, lanbidea dei baldin badaiteke. Artea da, lorpen intelektualak gain, pazientzia eta maitasun mugagabeak beharrezkoak dituelarik.Era egoki batean hezituak izatea, inguratzen gaituzten gauza guztiekin dugun harremana ulertzean datza (jendea, natura...).
Hezkuntzaren beharra, gizakia bere zikoizkeriatik  eta bere handinahi inozoetatik askatzea da. Horrez gain, hezkuntzak, ikaslea modu askean eta beldur barik hazten lagundu behar du.

Paideia eskola librea, Mérida

http://www.paideiaescuelalibre.org/



   Eskola honetan, mundua  aldatzeko beharra sentitzen dute, haurtzarotik hasita, hezkuntza libertario bat dela bide.
Ez dute eskola ofizialean sinesten, ez eta parte hartzen ere, publikoa zein pribatua     izan. Horri aurre egiteko, burujabetza duen eskola eskaintzen dute, askatasun arduratsua eta berdinen arteko elkartasunaren printzipioetan oinarrituz.
                                 




escuela Pestalozzi de Ecuador


http://vimeo.com/4211517 
Bideoa ikusteko link-a da hau!!



Johan Heinrich Pestalozzi ( Zürich 1746ko urtarrilaren 12a, Brugg 1827ko otsailaren 17a ) suitzar pedagogo berritzaile bat izan zen, pedagogia modernoaren aintzindaritzat jotzen dena, eta Industria Iraultzaren garaian langileriaren hezkuntzarekiko ardura berezia erakutsi zuena. Bere pentsamenduan eta hezkuntza jardueran eragin nabarmena izan zuten Jean Jacques Rousseau filosofoak eta bereziki berak idatzitako  "Ëmile ou De´l education" , hezkuntzari buruzko lana. Hezitzaile moduan ere jardun zuen, Neuhof eskola (1780 ) eta beste zenbait eskola sortuz.Eragin handia izan zuen Friedrich Fröbel pedagogoaren ideietan. 
Eskola herrikoiaren sortzailea izan zen, jende guztiari irekia, sozializazioa oinarritzat izanik, ez publikoa ezta instituzionala ere ez.Rousseauren jarraitzailea izan zenez, naturalismoan sinesten zuen.  


Maria Montessori





http://mujeres-riot.webcindario.com/Maria_Montessori.htm



Garai haietan emakumeengan ohikoa ez bazen ere, Maria Montessorik ingeniaritza, biologia eta medikuntza ikasi zituen. Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina emakumea izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Haur hauekin lanean zebiltzala, haur hauek euren ahalmenak eduki eta garatu zitzaketela ikusi zuen.
Haur hauek bizitza hobeago bat merezi zutela uste zuen, eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Haur horiekin hasi zen garatzen bere teoria pedagogikoak. Horrela, 1907an, Casa dei Bambini ( euskaraz " Haurren Etxea " ) eratu zuen Erroman, eta bertan aritu zen urte luzeetan zehar. Idatzitako liburuek eta emandako hitzaldiek ospea ekarri zioten eta herrialde batetik bestera ibili zen bere ideien berri emanez.Hain zuzen ere, Herbeheretan hil zen 1952an, bere pedagogia zabaltzen ari zela.
Haurrekiko interesaz gain, emakumeen egoera sozialarekiko interes handia zuela erakutsi zuen. Montessorik, Johann Heinrich Pestalozzi pedagogoaren lanak ezagutu eta bereganatu ere egin zituen.

Zentzumenen pedagogia

Hasieran, bere teknikak ezgaitasun psikikoak zituzten haurrekin frogatu zituen, eta ikusi zuen haur hauek gai zirela beste haurrek egiten zituzten azterketa berberak egiteko eta gainditzeko.
Konturatu zen, halaber, haur egun adimena eta nortasuna garatzeko objetuak manipulatzeko beharra dituztela.Izan ere, gizakiak bere garapenerako errealitatearekin kontaktuan egoteko beharra duela irizten zuen.Horrela, estimulu gisa diharduten eskuko jolasa eta lana, funtsezko elementu bilakatu ziren bere pedagogian, inposizioak baztertuz eta haurren berezko gaitasunak sustatuz, betiere euren ingurukoen laguntzaz.Jolas eta eskulanen bidez, haurren autoestimua bultzatzen zuen: horrela, haurrek aurrera egin zezaketela ikusten zuten,eta momentu horretatik aurrera,  zenbakien eta hitzen kontzeptuak transmititzen hasten zitzaien.

Ikaskuntza askea 

Ildo horretatik, haurrek ikasteko askatasuna behar zuela pentsatzen zuen. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten zutela uste zuen, bere garapen aske eta aktiboa kolokan jarriz. Akatsak egitea ez zen gaizki ikusten horrela haurrek ikasi egiten zutelako berriro saiatuz. Horrela, orduko irakasle tradizionalaren zeregina aldatu behar zela uste zuen.

Banakotasuna

Haur bakoitzak bere bilakaera du eta berez aurkituko du bere ikasteko erritmoa. Programa kronologiko baten inposaketak haurraren porrota ekar dezake, bere erritmo naturalak behartu egiten direlako.

Irakaslearen zeregina

Irakasleak haur bakoitzaren ikaskuntzaren bilakaera errespetatu behar du, inposiziorik gabe. behatzaile moduan aritu behar da, haurrak nola ikasten duen aztertuz eta horretarako jarduerak proposatuz. Aldi berean, haurrek elkarren artean ere ikasten dutela baieztatu eta maila ezberdineko haurrak talde bakar batean bateratzea onuragarria dela uste zuen.
Zehatzago eta labur, honako hauek dira Montessoriren pedagogiaren puntu zenbait:
  • Haurren garapena bilakaera mailakatua du eta bilakaera horretan, aro bakoitza berezia da. Jaiotzetik 6 urtera arteko epea zen bere iritziz garrantzitsuena eta adin horretako haurrentzat batez ere garatu zuen bere metodoa, gerora beste mailetara zabaldu bazen ere.
  • Haurrak kapazak dira beraien erabakiak hartzeko, gaitasuna badaukatelako.
  • Garapen kurrikularra egiteko haurraren testuinguruaren behaketa egin behar da.
  • Haurraren tamaina duten altzariak eta ingurua sortu behar da beraiek eroso egon daitezen.
  • Gurasoen partehartze aktiboa beharrezkoa da garbitasuna eta ohitura osasuntsuak eskolan bultzatzeko.
  • Motibazioa garrantzitsu da.
  • Ikaskuntza haurra jaiotzen denetik hasten da.
  • Kontzeptuak ez dira haurraren garunean sartu behar, haurren barne ezagutzetatik abiatu behar dira.
  • Haurrak arazoaren irtenbidea bilatu behar du bere barne eskemetan arakatuz.
  • Konpetentzia garatzeari ekin behar zaio bakarrik haurra seguru dagoenean arrakasta lortuko duela.
  • Haur bakoitzak bere erritmoa edo abiadura du eta horregatik denbora hauek errespetatu behar dira. Haur bakoitza ezberdina da.
  •  Autoebaluazioa eta autozuzenketa bideratzen dituen material didaktikoak erabili behar dira.
Maria Montessoriren pedagogia oso kritikatua izan da urteetan zehar. Hala ere, pertsonaia ospetsuen onespena ere izan zuen eta horri esker bere ideiak mundu osoko bazterretara zabaldu ziren. Berari esker albo batera utzi ziren betiko gela ilunak, arbel bakar bat zutenak, eta ikasle guztiak lerrokaturik zeudeneko gelak. Garrantzia hartzen joan ziren leku zabalak, non ikasleak inolako oztopo gabe mugi zitezkeen, kolore ezberdinetako kubo eta kaxen bidez haurren garuna estimulatu eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzen zen. Montessori metodoen eragina nabarmena egungo pedagogian eta eskola guztietan erabiltzen dira berak proposaturiko materialak eta ideiak,haur hezkuntzan batez ere, haurrak berezko garapena izan dezan.






"La educación prohibida" dokumentala


http://www.youtube.com/watch?v=-1Y9OqSJKCc





Dokumentalak, egungo irakaskuntza ofizialaren eredua kritikatzen du: autoritarioa, alineatzailea, errepresiboa... eta horrekiko hainbat alternatiba aurkezten dizkigu.




Waldorf Geroa eskola librea

http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/586458/waldorf-geroa-eskola-librea-luzea/

Waldorf pedagogia, 1919. urtean sortu zuen Rudolf Steiner filosofo austriarrak. Ume bakoitzak bere garapen erritmoa duela ziurtatzen dute heziketa metodologia honen aldekoek eta erritmo horretara egokitzeko hezkuntza metodologiak defendatzen dituzte.




Irakasleen etengabeko formazioa eta ikasketa plan pertsonalizatuak ditu besteak beste oinarri. Waldorf pedagogiaren jarraitzaileek argi dute 0-7 urte bitarteko umeengan  irudimena lantzea oso garrantzitsua dela.
Arabako Trokoniz herrian dagoen Geroa Eskolan Waldorf pedagogia lantzen dute, Euskal Herrian dagoen bakarra izanik. Goiko link-a sakatuz gero, eskola honi eginiko elkarrizketa entzun ahal izango duzue.  
Hemen behean, eskolaren web orrialdea daukazue, non beharreko informazioa eskuratu dezakezuen. 

http://www.geroaeskola.org/quienes_somos.html 

sistemako eskolei alternatiba

http://ikusi-ikasi.blogspot.com.es/2011/04/escuelas-libres.html

Gaur egungo sistematik at dauden alternatiba teoriko eta praktikoak ezagutarazteko gune edo bloga da honako hau.






Ferrer i Guardia



http://www.gaur8.info/edukiak/20091218/172896/Francesc-Ferrer-i-Guardia-eta-Eskola-Modernoa
Francesc Ferrer i Guardiari buruzko egunkari bateko ertikulua daukagu hemen, hil zuteneko lehen mendeaurrena gogoratzeko idatzitakoa.

" Francesc Ferrer i Guardia (1859-1909 ) ez zen izan langileen hezkuntzaz kezkatzen hasi zen lehenengoa. Espainia nekazari eta erdi feudal hartan, masen oinarrizko hezkuntzari ia ez zioten kasurik egin ... ".


Irakasle anarkista baten funtzioak

http://irakasleenfuntzioak.blogspot.com.es/2010/10/adimen-emozionalaren-garrantzia.html

Eskola anarkista batean parte hartu nahi duen irakasle orok, analisi, gogoeta eta autokritika sakon bat egin behar du ( barne erreboluzio moduko bat) bere barnetik konpetitibitatea ezaba dezan, eta imaginazio, sormen eta gogoetari tokia uztiz. Behin pauso hori emanik, irakasle baten zereginak anitzak dira.




reggio emilia

http://www.hikhasi.com/artikulua/611



Reggio Emilia. Haurra erdigunean kokatzen dute eta hortik sortu da euren lan egiteko modua, filosofia, esperientzia, gestioa…eredua, azken batean.

 Reggio Emiliako udala 1963an hasi zen 3 eta 6 urteko haurrentzako lehen eskolak sortzen. Aurreko esperientzien jarraipena izan ziren, bai emakume mugimenduek aurrera ateratako esperientzia autogestionatuena, edo baita gerra aurretik sortutako eta herrialdean zehar asko hedatutako (batez ere landa etxeetan eta periferian) esperientziena.

Udalak familien eskaerei erantzun egin behar ziela sentitzen zuen, baina bere barruan gatazkak zeuden, bereziki alderdi politikoen artean: alde batetik alderdi laiko eta ezkertiarrak, Reggio Emiliako udalean gehiengoa, eta bestetik katolikoak. Beste behin ere, emakumeek funtsezko zeregina bete zuten. Ekintza berritzaileen bitartez defendatu zituzten zerbitzuak eta askotan euren alderdi politikoen aurka ere jarri ziren.

Reggio Emiliako udal eskolenezaugarrietako bat zera izan da: hausnarketa teorikoen gaurkotasuna eta bilaketaren eta esperimentazioaren garrantzia, zeinak langileen etengabeko prestakuntza prozesua izan duen oinarri. Beste ezaugarri batzuk ere baditu: talde lana, giroaren garrantzia hezitzaile bat gehiago bezala, tailerraren presentzia, familien eta herritarren partehartze indartsua eta bizia, eta herrialdeko kulturekiko harreman sinergikoa.

Horrek guztiak identifikatzen eta elikatzen du 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako heziketa proiektu globala. Haurrra ahalmenak eta eskubideak dituen subjektutzat hartzen du eta bere garapena bultzatzen du bere hizkuntza guztiak garatuz: espresiboak, komunikatiboak, sinbolikoak, kognitiboak, etikoak, metaforikoak, logikoak, irudimenezkoak eta harremanezkoak.

Helburuak

 Esperientzian oinarrituz, ezagutza eta garapen ildo hauek ditu erakunde honek helburutzat:

  • Haurtzaroaren ideia indartsuagoa zabaltzea: haurraren eskubideak, gaitasunak eta baliabideak sarri gutxietsiak izaten baitira.
  • Ikasketa, ikerketa eta esperimentazioa sustatzea hezkuntza gaien inguruan, haurren ikaskuntza aktiboari, eraikitzaileari eta sortzaileari garrantzia emanez.
  • Hezitzaile eta eskolako langile- ei dagokionez, haurrei eta familiei zerbitzua ematen dien ororengan prestakuntza gaitua bultzatzea.
  • Behaketa eta dokumentazioaren ikerketa. Haurren ekintza eta pentsamenduen interpretazioari bere balioa ematea.
  • Hezitzaileek haurrekin egiten duten lanean dokumentazioaren garrantzia indartzea. Tresna eta teknikei garrantzia ematea. Ideien eraketa prozesuetan eta haurrek sortzen dituzten hipotesiei eta eraikitzen dituzten teoriei garrantzia ematea.

viernes, 28 de septiembre de 2012

sarrera

Kaixo hezitzaileok!

Hona hemen  haur hezkuntzari buruzko blog bat; honen helburua,hezkuntza sistema instituzionalari alternatiba eskaintzea da. Hainbat material eta informazio aurkituko dituzue hemen, ikuspegi ezberdinak ere badaudela ikus dezazuen, ohiko moldeak apur daitezkeelako, eta askok, apurtu dituztelako jada!!