jueves, 22 de noviembre de 2012

reggio emilia

http://www.hikhasi.com/artikulua/611



Reggio Emilia. Haurra erdigunean kokatzen dute eta hortik sortu da euren lan egiteko modua, filosofia, esperientzia, gestioa…eredua, azken batean.

 Reggio Emiliako udala 1963an hasi zen 3 eta 6 urteko haurrentzako lehen eskolak sortzen. Aurreko esperientzien jarraipena izan ziren, bai emakume mugimenduek aurrera ateratako esperientzia autogestionatuena, edo baita gerra aurretik sortutako eta herrialdean zehar asko hedatutako (batez ere landa etxeetan eta periferian) esperientziena.

Udalak familien eskaerei erantzun egin behar ziela sentitzen zuen, baina bere barruan gatazkak zeuden, bereziki alderdi politikoen artean: alde batetik alderdi laiko eta ezkertiarrak, Reggio Emiliako udalean gehiengoa, eta bestetik katolikoak. Beste behin ere, emakumeek funtsezko zeregina bete zuten. Ekintza berritzaileen bitartez defendatu zituzten zerbitzuak eta askotan euren alderdi politikoen aurka ere jarri ziren.

Reggio Emiliako udal eskolenezaugarrietako bat zera izan da: hausnarketa teorikoen gaurkotasuna eta bilaketaren eta esperimentazioaren garrantzia, zeinak langileen etengabeko prestakuntza prozesua izan duen oinarri. Beste ezaugarri batzuk ere baditu: talde lana, giroaren garrantzia hezitzaile bat gehiago bezala, tailerraren presentzia, familien eta herritarren partehartze indartsua eta bizia, eta herrialdeko kulturekiko harreman sinergikoa.

Horrek guztiak identifikatzen eta elikatzen du 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako heziketa proiektu globala. Haurrra ahalmenak eta eskubideak dituen subjektutzat hartzen du eta bere garapena bultzatzen du bere hizkuntza guztiak garatuz: espresiboak, komunikatiboak, sinbolikoak, kognitiboak, etikoak, metaforikoak, logikoak, irudimenezkoak eta harremanezkoak.

Helburuak

 Esperientzian oinarrituz, ezagutza eta garapen ildo hauek ditu erakunde honek helburutzat:

  • Haurtzaroaren ideia indartsuagoa zabaltzea: haurraren eskubideak, gaitasunak eta baliabideak sarri gutxietsiak izaten baitira.
  • Ikasketa, ikerketa eta esperimentazioa sustatzea hezkuntza gaien inguruan, haurren ikaskuntza aktiboari, eraikitzaileari eta sortzaileari garrantzia emanez.
  • Hezitzaile eta eskolako langile- ei dagokionez, haurrei eta familiei zerbitzua ematen dien ororengan prestakuntza gaitua bultzatzea.
  • Behaketa eta dokumentazioaren ikerketa. Haurren ekintza eta pentsamenduen interpretazioari bere balioa ematea.
  • Hezitzaileek haurrekin egiten duten lanean dokumentazioaren garrantzia indartzea. Tresna eta teknikei garrantzia ematea. Ideien eraketa prozesuetan eta haurrek sortzen dituzten hipotesiei eta eraikitzen dituzten teoriei garrantzia ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario